Naxara Odriozola, lehenengo juniorra Ane Santesteban txirrindulari sarian
Maixa Odriozola ataundarra bosgarren sailkatu da juniorretan. 2026ko Emakumezkoen Euskaldun Txapelketako lehenengo proba izan da.
Naxara Odriozola txapelarekin, igandean.Hitza III. Errenteriako Ane Santesteban txirrindulari saria jokatu da igandean. 2026ko Emakumezkoen Euskaldun Txapelketako lehenengo proba izan da, eta junior kategorian Mirat Team taldeko Naxara Odriozola beasaindarra izan da irabazlea. Sailkapen orokorrean, berriz, zazpigarren egin du. Maixa Odriozola ataundarra, aldiz, 27. postuan sailkatu da sailkapen orokorrean, bosgarren juniorretan. Seguran izango da txapelketako bigarren proba, martxoaren 8an; Euskadiko txapelketak jokatuko dira.












