Neguko saria, igerilari ordiziarren esperientzia baliotsua
Denetariko sentsazioak lortu dituzte goierritarrek asteburuan Zarautzen jokatu den Neguko Igeriketa Sarian.
Gipuzkoako Neguko Igeriketa Saria jokatu zen iragan asteburuan Zarautzen, eta denetariko sentsazioak ekarri dituzte goierritarrek bertatik.
Ordiziako Igeriketa elkartearen esanetan, “urduritasuna, ilusioa eta ezohiko erronka bati aurre egiteko gogoa” arnastu ziren lehiaketan, eta goierritar igerilarien emaitzek “ederki” islatu zuten emozioen nahasketa hori: marka onak lortu arren, “une zailak” bizi izan baitzituzten.
Hala eta guztiz ere, esperientzia baliotsua izan dela ziurtatu dute: “Denborak eta posizioak alde batera utzita, oso ikasketa baliotsua utzi zuen lehiaketak. Ingurune berri batean lehiatzeak beti dakar erosotasun eremutik ateratzea, eta horrek ere, batzuetan deserosoa izan arren, hazteko aukera ematen du”.
Dominak eskuratzeko aukera ere izan zuten:
- 100 Bular proban Maddi Zubiri 1º eta June Fresnillo 3º
- 200 Bizkar proban Enara Aizpurua 1º
- 100 Estilos proban Nabar Larrarte 2º
- 50 Libre proban June Fresnillo 3º
- 200 Bular proban Nahia Ramos 3º
- 200 Estilos proban Maddi Zubiri 1º
- 4×50 Estilos erreleboan Ainere Mendizabal, Maddi Zubiri, Laia Altuna, June Fresnillo 2º












