Urolako Trena Maratoiko argazki eta bideo berezienak
Igandean Urolako Trena Maratoiaren lehen edizioa egin zuten, trenbidearen inaugurazioaren mendeurrena zela eta. Eguraldi bikaina lagun, jende askok parte hartu zuen larunbateko eta igandeko ekitaldietan.
Larunbatean, jendeak Imuntzo eta Beloki eta Muxutruk taldeekin dantza egin zuen. Imuntzok eta Belokik Urolako Trenari eskainitako abestiarekin bukatu zuten kontzertua.
Igandean, herritarrek lasterketa girotu zuten: irteeran Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariek jo zuten, Areizaga-Kalebarren plazan Xabier Zalduak eta bere seme-alabek aizkora erakustaldia egin zuten, Ederrena pilotalekuaren ondoren herri kirol elkartekoek ingude erakustaldia egin zuten, Urretxuko geltokian txistulariek jo zuten, Etxeberri auzoan Dj Pikatronikek bertaratutakoak dantzan jarri zituen, Urruzti baserrikoek idiak bidegorrira atera zituzten…
Lasterketaren ondoren, bazkaria egin zuten Azpeitian eta Skapaie elektrotxarangak eta Dj Maikiño legazpiarrak jendea dantzan jarri zuten. Korrikalari kenyarrek ere dantza egin zuten.
Horra hor bideo eta argazki berezienak.














