Aitor Garmendia itsasondoarrak irabazi du Sahara Maratoia
Asier Etxeberria ordiziarra sailkatu da hirugarren. Gaur jokatu da elkartasunezko proba hori El Aaiun eta Smara artean.
Aitor Garmendia itsasondoarra irudiaren erdian, eta haren ezkerretara Asier Etxeberria ordiziarra.Sahara Marathon Aitor Garmendia itsasondoarra izan da Sahara Maratoiaren irabazlea, hiru ordu eta hogei minutuko denborarekin. Beste goierritar bat ere igo da podiumera, Asier Etxeberria ordiziarra. Hirugarren sailkatu da, eta bi minutu gehiago behar izan ditu helmugara iristeko.
El Aaiun eta Smara lotzen ditu maratoiak, eta basamortuan jokatzen da. 2001. urtean jokatu zen lehen aldiz proba hau Jef Carneyren ekimenez, eta gaur egun Saharar Errepublika Demokratikoko Kirolaren Estatu Idazkaritzak antolatzen nazioarteko hainbat boluntarioren laguntzarekin.
42 kilometroko maratoiaren ohiko ibilbideaz gain, 5, 10 eta 21 kilometroko probak jokatzen dira, baita haurrei zuzendutakoak ere. Ekitaldi honekin kirola sustatu nahi dute Saharako haur eta gaztetxoen artean, eta era berean laguntza humanitarioko proiektuak finantzatzen dituzte.
Sahara Marathon webgunean eskuratu daiteke informazio gehiago –gazteleraz, frantsesez, ingelesez eta italieraz–.

Aitor Garmendia, elkarrizketa batean.Hitza

Sahara Maratoiaren irudi bat.Hitza

Euskal Herriko emakume talde bat Saharako maratoian.Hitza













