Eguraldia lagun, Debagoienara irteera egin dute Ameztikoek
Orkaiztegiko gaina eta Aitzuloko koba bisitatu zituzten larunbatean.
Mendi irteeran parte hartu zuten Amezti kirol elkarteko kideak Aitzulo kobazuloan, larunbatean. Amezti Zegamako Amezti mendi taldekoek Orkaitzegiko gaina eta Aitzulo kobara mendi irteera egin zuten larunbatean, “aspaldi ez bezala” eguzkia lagun zutela.
Oñatiko (Gipuzkoa) Araotz auzotik abiatu ziren Gurutze Santuko ermitaraino. Han “indarrak berritzeko” geldialdia egin eta gero, Orkatzategiko gainera igo ziren. Bertatik, “ikusmira ederraz” gozatzeko aukera izan zuten: Aizkorri, Anboto, Gorbea, Udalaitz… Beherakoan Aitzuloko kobazulotik barrena, Araotzera itzuli ziren berriz, irteerari amaiera emateko.












