Enirio-Aralarren sei txabola geratu dira libre datorren larrealdirako
Sei txabola horiek erabilera pribatiborako emakidaren lizitazio publikoari ekin dio Enirio-Aralar mankomunitateak. Hogei eguneko epea dago eskaera egiteko, gaurtik hasita.
Doniturrieta Garakoa saroiko txaboletako bat, 2010eko argazki batean. Arkaitz Apalategi Datorren larrealdiari begira, Enirio-Aralarko larre-sailetan artaldeak larratzeko sei txabola geratu dira libre. Mankomunitatearen Larre eta Txabolen Ordenantzak (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 92, 2017ko maiatzaren 16koa) dioenez, Mankomunitateak txabola bakoitzaren gozamendua, jabari publikoko ondasun baten erabilpen pribatibo izaera duen kontzesio moduan egiten du (34. artikulua).
Enirio-Aralarko Mankomunitatearen Zuzendaritza Batzordeak, 2024ko otsailaren 14an onartu zuen txabolen erabilpen pribatiboaren kontzesiorako klausula administratibo partikularren pleguaren arabera emango dira kon tzesiohoriek lehiaketa irekian.
Pleguak eskuragarri egongo dira Ordiziako Udaleko Idazkaritzan (9:00-13:00), eta Mankomunitateko webgunean (www.enirioaralar.eus).
Mankomunitateko Lehendakaritzaren 2026ko urtarrilak 29ko Lehendakaritzaren 1 zk. duen ebazpenaren bitartez aipatutako txabolen esleipenerako lizitazio publikoa deitu da.
Hori guztia dela eta, segidan aipatzen diren txabolen erabilera pribatiborako emakidaren lizitazio publikoari ekin dio mankomunitateak:
| TXABOLAREN IZENA | KANONA (eurotan) | BERMEA (eurotan) | GEHIENEKO ARTALDEA |
| Doniturrietako Garaikoa 1 | 205,77 | 300 | 500 |
| Doniturrietako Garaikoa 2 | 205,77 | 300 | 500 |
| Zotaleta 2 | 172,40 | 300 | 500 |
| Ariñate 1 | 205,77 | 300 | 500 |
| Intzentsao 1 | 205,77 | 300 | 500 |
| Pardeluts | 172,40 | 300 | 600 |
Espedientearen erakusketa. Ordiziako udaletxeko Idazkaritzan, Kale Nagusia 24 – 3. solairuan, lanegunetan, 09:00etatik 13:00etara eta deialdia iragartzen denetik lizitazio egunera bitarte. Gaur argitaratu da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Proposamenak aurkeztea. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, Mankomunitatearen egoitza den Ordiziako udaletxeko idazkaritzan edo Mankomunitateko edozein udaletxetan aurkeztu beharko da proposamena. Hau egiteko epea, behin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean oharra atera eta hurrengo egunetik hasita 20
egunekoa izango da, 09:00etatik 13:00ak arte.
Proposamenak korreoz ere aurkeztu izan ahalko dira. Kasu hauetan posta-bulegoan jarritako data hartuko da baliokotzat.
Baldintza Administratiboen Pleguko eranskinetan jasota dauden ereduen arabera aurkeztuko dira proposamenak.
Proposamenak irekitzea. Proposamenak Ordiziako udaletxeko pleno aretoan irekiko dira, hauek aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lanegunean, eguerdiko 12etan.












