Erabaki dira zein hiru taldek jokatu duten Goierriko finala
Joan den ostiralean Ataungo Oargin jokatutako hirugarren kanporaketan Zumarraga-Urretxu 1 taldea sailkatu da finalera. Biziolan jokatuko da goierritarren arteko finala, martxoaren 7an.
Ataungo Oargin jokatu zen joan den ostiralean Goierriko hirugarren eta azken kanporaketa. Hitza Dagoeneko erabakita daude zein hiru taldek jokatuko duten Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren Goierriko finala. Joan den ostiralean jokatu zuten hirugarren eta azken kanporaketa Ataungo Oargin Zumarraga-Urretxu 1 eta Osinalde 1 taldeek, eta lehenak nagusitu ziren.
Goierriko finala martxoaren 7an jokatuko da Lazkaoko Biziolan. Saioaren aurretik bazkaria izango da, eta txartelak salgai daude dagoeneko. Martxoaren 1ean bukatuko da erosteko epea (20 euro).
Otsailaren 7ko Legazpiko kanporaketa irabazi zuen Beasaingo Oriako Tramanak taldea, otsailaren 14an Ordiziako Kiska taberna nagusi izan zen Urretxu-Zumarraga 2 taldea eta Ataunen sailkatutako Urretxu-Zumarraga 1 taldea ariko dira finalean.
Tolosaldekoen aurka Zaldibian
Horko talde irabazleak Gipuzkoako txapelketako final laurdenekoa jokatuko du Tolosaldeko ordezkarien aurka Zaldibiako Herri Antzokian, apirilaren 17an.












