'Flores para Antonio' Goieniz zineklubean
Beasaingo Usurbe antzokian proiektatuko dute filma, gaur, 20:15ean.
Goieniz zineklubak aurrera jarraitzen du bere programazioarekin. Gaur, Flores para Antonio proiektatuko dute Beasaingo Usurbe antzokian, 20:15ean.
Forque sarietan dokumentalik onenaren saria jaso zuen, eta larunbatean banatuko dituzten Goya sarietarako bi izendapen ditu.
Alba Flores aktoreak bere aita Antonio Flores zenaren bizitzan bidaia egiten du dokumentalean. Bere aita nor zen argitu nahi izan du lanarekin, senide eta lagunen bitartez.












