Ibilgailuen gaineko zerga martxoren 2tik aurrera kobratuko da
Helbideratutako ordainagiriak martxoaren 5ean kobratuko dituzte banketxeetatik.
Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, ibilgailuaren zerga ordaintzeko epea martxoaren 2tik maiatzaren 12ra irekiko da. Helbideratutako ordainagiriak martxoaren 5ean kobratuko dira. Ordainagiria helbideratua ez dutenek herritarren Arreta Zerbitzura joan beharko dute agiria eskatzera ordaindu ahal izateko. Ordaintzeko epea bukatu ondoren, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio, ordaindu ez diren kuotak gainordaina izango dutelarik.













