Musikaldia egingo dute Lazkaon, gaurtik etzira
Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatutako saioak izango dira hiru egunetan Areria aretoan.
Musikaldia 2026 egitasmoa antolatu du Lazkao Txiki Musika Eskolak. Gaurtik hasita hiru egunez jarraian musika eskolako ikasleek emanaldiak eskainiko dituzte, Areria Aretoan.
Gaur eta ostegunean haurren eta gazteen txanda izango da. Bina emanaldi egongo dira egun horietan: 17:00etan instrumentuko ikasleak arituko dira, eta 18:30ean hastapeneko eta hasi berrien aktuazioak izango dira. Bestalde, bihar, 18:30ean, musika eskolako ikasle helduen kontzertua izango da.












