Parte hartze handiarekin jokatu da Lehendakari txapelketa
Zegaman jokatu zen txapelketaren bigarren kanporaketa larunbatean. Bolan eta tokan aritu ziren parte hartzaileak. Xabi Lasa lasartearrak irabazi zuen bolatan eta Jose Antonio Calvo urretxuarrak tokan.
Bolatan Zegamako Txarape bolatokian, igandean.Asier Berasategi Gipuzkoako Bola eta Toka federazioak antolatzen duen Lehendakari txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen igandean Zegamako Txarape bolatokian. Bolan eta tokan, bi modalitateetan parte hartzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, Zegamako Belatxingak klubak antolatuta.
Eguraldia lagun, “partaide ugari” gerturatu zen Txaraperako bolatoki eta inguruetara. Bola tiraldian 68 kidek hartu zuten parte eta tokan, berriz, 47k. Bolatan, Xabi Lasa lasartearrak irabazi zuen Zegamako tiraldia eta tokan berriz, Jose Antonio Calvo urretxuarrak.
Lehendakari txapelketaren hirugarren eta azken tiraldia Zerainen jokatuko da, martxoaren 8an.













