Poltsikodun tote bagak sortzeko tailerra, martxoaren 6an
Beasaingo Jose Migel Iturriotz 19 zenbakian dauka lokala Irati Maiztegi legazpiarrak.
Irati Maiztegi artisaua.Tere Madinabeitia Kiribilak markaren atzean dago Irati Maiztegi artisau legazpiarra. Beasaingo Jose Migel Iturriotz 19 zenbakian dauka lokala. Tailerrak ematen ditu han, bere produktuak saltzeaz gain. Hurrengoa martxoaren 6an emango du: poltsikodun tote bagak sortzeko tailerra, 16:30ean, 50 euroren truke. Materiala eta mokadutxoa sartzen dira prezioan. Informaziorako eta izena emateko: kiribilak.com edo 645 070 374.













