Sarrerak Goierrin 'Oihu bat Palestinara' ekimen kulturalerako
Martxoaren 21ean izango da, Durangoko Landako Gunean.
Palestinako bandera.Ariane Vierbücher Oihu bat Palestinara Palestinaren aldeko ekimen kulturala Durangoko Landako Gunean izango da martxoaren 21ean. Anari, Belako, Bengo, Borla… eta beste hainbat talde, musikari, bertsolari edota dantzarik parte hartuko dute. 15 eta 25 eurokoak dira sarrerak, bakoitzaren ahalmenaren arabera. Online daude salgai, baina baita aurrez aurre hainbat taberna eta dendatan. Goierrin, Beasaingo Bideplazan, Legazpiko Karibe Zaharran eta Urretxuko Osaban. Beasaingo Xuber tabernan, aldiz, Palestinarekin Elkartasuna ekimenaren materiala dago salgai.













