Herrialdeen Eguna ospatuko dute igandean Olaberrian
Zazpi herrialdetako janari postuak egongo dira, Olaberriko frontoian. Kulturaldia 2026-ko lehen asteari amaiera emango diote Herrialde Egunarekin.
Kulturaldiaren barruan igandean, 12:30ean, herriko frontoian egingo den Herrialdeen Egunean, Hego Euskal Herria, Galizia, Gaztela Leon, Asturias, Valentzia eta Hego Amerikak hartuko dute parte. 24. edizioa izango da aurtengoa.
Ospakizun honetan herrialde bakoitzak euren elikagai «tipikoak» prestatu eta eskaintzen dizkietela gerturatzen direnei azaldu du Carmen Ulanga Olaberriko kultura dinamizatzaileak: «Olaberrira kanpotik etorritako jendea hobeto integratzeko egiten da». Herrialde desberdinetako janaria dastatu ahal izateko, 5 eurotan eskuratu daitezke sarrerak Olaberriko udaletxean, Zezilionea jatetxean eta Ihurreko ostatuan. 0-5 urte bitarteko haurrek ez dute sartzeko ordaindu beharrik izango. Herrialdeen Egunak datorren urtean 25. urteurrena beteko duela eta zerbait «berezia» egingo dutela adierazi du Ulangak.
Hilabete betea
Kulturaldia 2026-ko lehen asteari itxiera emango diote Herrialdeen Egunarekin, baina Kulturaldian eskaintza kultural zabala egongo da Olaberrian martxoan: kontzertu, musikal, egun-pasa, IV. Gazte Festak, risoterapia… Zenbait ekintzetarako izena eman edo sarrerak erosi behar dira. Ardo-dastaketarako izen-emateak 20 euro balio du. Olatz Salvadorren kontzertuko sarrerak 10 euroan daude udaletxean salgai, eta upategirako irteerarako izen ematea martxoaren 6rako egin beharko da, 60 euro ordainduta.
Kulturaldia, egitaraua
- Martxoak 1. 12:30. Herrialdeen Eguna. Frontoian.
- Martxoak 6. 19:30. Ardo-dastaketa Errioxako ardo ekologikoekin.
- Martxoak 7. 19:00. Olatz Salvadorren kontzertua. Kultur aretoan.
- Martxoak 13. 17:30. Bizia musikala, haurrentzat. Kultur aretoan.
- Martxoak 14. 09:00. Pierola upategira irteera.
- Martxoak 20, 21, 22. IV. Gazte festak.
- Martxoak 27. 17:30. Risoterapia Toni Foncubertarekin, Ihurreko gimnasioan. Ondoren, Atearen bestaldean ikuskizuna.
- Martxoak 28. 10:36. Korrika













