Izanaren artea Ordiziara iritsiko da ostiralean
‘Ordizia zaintzen duen herria’ egitasmoaren barruan antolatutako ekimena da. Barrenan aurkeztuko dute ostiralean, 18:30ean hasita.
‘Ordizia zaintzen duen herria’ egitasmoaren barruan, diziplina anitzeko sormen proposamen berezi bat izango da ostiralean ikusgai Ordizian. Marta Lopez de Gaunak, Andoni Salamerok, Karlos Ibarbiak eta Gorka Larrañagak Izanaren artea lana aurkeztuko dute, arratsaldeko 18:30ean hasita, Barrenan.
Pintura, argazkigintza eta hitz uztartu dituzte bizitzari eta arteari buruzko hausnarketa egiteko, eta horixe da eskainiko dutena: artea eta barne-bidaia uztartzen dituen esperientzia bat. Sortzaileek proposatzen dutena publikoak ere senti dezan lortu nahi dute, eta denon artean “bizipen partekatua” eraikitzea. Tokiko gertaera edo esperientzia batean oinarrituta, artea bizipen bihurtzea dute helburu.
Lan hori Arteria proiektuan parte hartzen duten zortzi udalen (Urretxu-Zumarraga, Legorreta, Ormaiztegi, Ordizia, Segura, Lazkao eta Beasain) eta Dar-Dar kooperatibaren laguntzarekin egin dute.













