Lurraldebusen zerbitzu berria Ordiziatik Zaldibiara
Lurraldebusen GO01 Zegama-Zaldibia lineak Ordizian geldialdia egingo du, astelehenetik ostiralera, 15:30etan, martxoaren 2tik aurrera.
Zaldibiako gurasoak Foru Aldundiko arduradunarekin.Hitza Zaldibian bizi eta Ordizian ikasten duten gazteei laguntzearren, Lurraldebusen GO01 Zegama-Zaldibia lineak geldialdi berri bat egingo duela Ordizian, astelehenetik ostiralera, 15:30ean adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Martxoaren 2tik aurrera jarriko da abian zerbitzu berria.
Guraso talde batek “kezka” azaldu dio astearte honetan, Azahara Dominguezi, Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuari: “Gure seme alabak eskola orduak bukatu eta etxera garaiz iristeko autobusik ez dago”. Foru Aldundiak eskaera “ulertu” eta arazoari “konponbidea” jarri dio. Guraso taldeak adierazi du “esker” hitzak bakarrik dituela Foru Aldundiarentzat.
Dominguezek Gipuzkoan garraio publikoaren erabilera “maximo historikoetan” egotea arrazoitu du: “Zerbitzua herritarren benetako beharretara egokitzeko egiten ari garen ahalegina handia da, batez ere Zaldibia bezalako herri txikietan”. Erabaki honen ekarriko diuen “onurak” ere azpimarratu ditu: “Gazteen autonomia eta independentzia sustatzeaz gain, gazte-gaztetatik jasangarriagoak diren mugikortasun-ohiturak erakutsiko dizkiegu”.













