Martxoaren 17ko greba orokorrerako asanbladak deitu ditu Goierriko Kontseilu Sozialistak
Ostiralean Ordizian egingo dute, eta larunbatean Legazpin eta Beasainen.
Goierriko Kontseilu Sozialistaren ekitaldi bateko irudia.GKS Martxoaren 17rako Euskal Herriko sindikatu nagusiek deitutako greba orokorrera batu da Euskal Herriko Kontseilu Sozialista. Mobilizazioetara begira eta eskualdean lan egiteko, asanbladak deitu ditu Goierriko Kontseilu Sozialistak, Beasainen, Ordizian eta Legazpin, Kapitalisten ofentsibaren aurrean klase borroka hedatu lelopean. Ostiralean Ordiziako Barrenan egingo dute, 18:00etan, eta larunbatean Legazpiko Larrosain Gune Sozialistan 11:00etan eta Beasaingo udaletxean 11:30ean.













