Martxoaren 8ko bazkarirako izen ematea irekita, Ezkion
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Ezkion eta dagoeneko prest dute egun osoko egitaraua.
12:00etan Topa tabernan elkartu eta kalejira egingo dute udaletxe aurreraino. 13:30ean, taldeko argazkia atera eta martxoaren 8 honetarako prestatutako abestia kantatuko dute, gero. 14:00etan, bazkaria egingo dute elkartean. Soinean zerbait morea jantzita eramateko gonbita luzatu diete parte hartuko duten herritarrei.
Bazkarian parte hartzeko izen ematea ireki dute jada. Izena udaletxean eman behar da, bertara joanda edo 943 72 13 03 telefonora deituta. Bazkarirako txartelak 15 euroko prezioa du eta izena ematerako orduan ordaindu beharko da transferentzia bidez edo esku dirutan. Izen emateko epea martxoaren 5era artekoa da.













