Diru-laguntzen eskaera epea zabalik, Zaldibian
Kultur eta kirol elkartei zuzenduta dago. Urte osoko programa edo ekintza jakin bat aurkeztu dezakete.
Kirol eta kultur elkarteko ordezkarien batzarra, Karreane Kultur Etxean.Zaldibiako Udala Kultur eta kirol elkarteek diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da, gaur, Zaldibian. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 18 arte izango da. Elkarteek urtean zehar antolatzen dituzten ekimenen informazio-fitxak aurkeztu beharko dituzte, eta eskaerak aurkezteko bi fitxa eredu jarri dituzte. Urtean ekintza bakarra eta urte osoko programa garatzen dutenen eredua desberdina izanik.
Elkarteek aurkezten dituzten programetan garrantzia emango zaio euskararen, genero-berdintasunaren eta kanpotik etorritako herritarren parte-hartzearen sustapenak. Herrigintzako Kultura saileko arduradunak herriko kultur eta kirol elkarteetako ordezkariekin bildu ziren, atzo, otsailaren 25ean. 2025eko balorazioa egin zuten eta 2026rako asmoak aipatu zituzten.













