Errigorako produktu sorten eskaerak egiteko epea zabalik da
Martxoaren 18ra arte egin daitezke Nafarroako kontserba produktuen eskaerak Errigoraren webgunean, edo tokian tokiko taberna eta dendetan inprimakiak betez.
Nafarroako erdi eta hegoaldeko produktuen eskaerak egiteko epea irekita dago gaurtik martxoaren 18ra. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez edo herrietako taberna eta dendetako inprimakiak betez egin daiteke. Ordainketa online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango da. Bestela, dena batera ordain daiteke, eskudirutan, produktuak jasotzerako unean.
Eskariak apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran iritsiko dira herrietara, eta eskaera egitean aukeratzen den gunean, zehaztutako egunean eta ordutegian jaso beharko dira.
Udaberriko kanpaina honetan, produktu loteak eskatu ahal izango dira, jatorrizko prezioan: olioa, zainzuriak, orburuak, piperrak, menestrak, ardoa, lekaleak, pasta, arroza…. Bildutakoaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da.
‘Eskutik eskura’ egitasmoa
Errigoraren kanpainak elikadura burujabetza eta euskalduntzea ditu helburu. «Hizkuntzak egiten gaituen bezala, kontsumitzeko erak ere egiten gaitu herri», diote













