Stock azoka, bihar egun osoz eta larunbatean eguerdira arte
Hamabi dendak beherapenetako produktuak aterako dituzte kalera.
Bareak merkatari elkartearen stock azoka dator. Bihar ostirala egun osoz izango da, eta etzi larunbata eguerdira bitartean, denda bakoitzak duen ordutegiaren barruan. Hamabi dendak parte hartuko dute: Pergolak, Mirari mertzeriak, Amets Descanso Naturalek, Xalok, Cortesek, Arkuk, Jauregi Optika Audiok, Vicuña Sportek, Itoizek, Natxo belardendak, Nagusi Optikak eta Mujika Txirrinduakek.
Merkealdiak izango dira. Denda horiek beraien beherapenetako produktuak aterako dituzte kalera, denda bakoitzaren aurrealdera. Bareak elkarteak dei egin die beasaindarrei eta gainontzeko herrietako goierritarrei, dendetara gerturatzeko, giroaz gozatzeko, beherapenetan produktu bikainak eskuratzeko aukera aprobetxatzeko eta modu horretan tokiko merkataritza babesteko: «Bertako produktuak, preziorik onenean», iragarri du elkarteak.













