Urruñarrak Seguran izango dira, Iparra Hegoa girotzen hasteko
Igandean egingo dute lehenengo topaketa, kantu poteoan. Martxoaren 6an, segurarrek egingo dute Urruñara bisita, Ekiloreren kontzertuaz gozatzeko.
Kuxkuxtu txaranga Seguran, Iparra Hegoaren edizio bateko artxiboko irudian. Arkaitz Apalategi. Urruñako (Lapurdi) Berttoli elkarteko kideak Seguran izango dira igandean, Kuxkuxtu txarangarekin batera kantu poteoa egiteko (12:30) eta bide batez, Iparra Hegoaren 29. edizioa izango dena berotzen hasteko. Aste nagusia martxoaren 9tik 15era ospatuko dute Seguran Herri bestak bizi behar du! lelopean. Aurretik, martxoaren 6an, segurarrak Urruñako Xaia ostatura joango dira, iluntzean Ekilore taldeak eskainiko duen kontzertuan parte hartzera.
Bestalde, antolatzaileek jakitera eman dutenez, biharbertan jarriko dituzte salgai martxoaren 12an egingo den bertso-kantu afarirako (26 euro) eta martxoaren 14 egingo dituzten gazte bazkarirako (15 euro) eta herri bazkarirako (26 euro) txartelak salgai Elorri elkartean. Lekuak mugatuak izango dira eta amaitu arte egongo dira salgai.
Txartaleak erosteko datak eta ordutegia:
- Bihar, ostirala:
-
- 18:00-19:30: Iparra Hegoan txandaren bat egingo dutenak eta Elorriko bazkideak.
- 19:30-20:30: gainontzekoak.
- Larunbata: 12:30-13:30
- Igandea: 13:00-14:00













