Apalantza eta Rodriguez izan dira azkarrenak
Apalantza-Rodriguez, Idigoras-Campos eta Lujua-Estrada pilotu-kopilotuek osatu dute podiuma.
Aitzol Apalantza eta Rakel Rodriguez azkarrenak, Gabiria eta Legazpi artean
Amaitu da aurtengo ekinaldia. Aitzol Apalantza-Rakel Rodriguez, Gorka Idigoras-Nerea Campos eta Xabier Lujua-Jesus Estrada pilotu-kopilotuak igo dira podiumera.
Goizean Gabiria eta Legazpi artean, eta arratsaldean Legazpi eta Gabiria artean, abiada bizian ibili dira Gabiria-Legazpi rallysprinteko pilotu-kopilotuak. Rallysprint denboraldiko lehenengoa izan da, Bosteko eskuderiak antolatutakoa.
Sari banaketa ekitaldia Legazpiko plazan egin da.













