Kinto Eguna ospatzen ari dira ataundarrak
Kuadrillen arteko toka lehiaketa jokatu dute goizean, eta arratsaldean, karro poteoa eta erromeria izango dira, eguna borobiltzeko.
Neska talde bat, goizeko poteoan. Izaro Villarreal Ataungo belaunaldi ugariren topaleku izan da goizean zehar Oargi. Izan ere, laugarren urtez jarraian, Kinto Eguna ospatzen ari dira ataundarrak, Torto Gazte Asanbladaren ekimenez. Eguardi partean egin dute juntadizoa, eta kinto guztiak gerturatu direnean ekin diote egitarauari. Kuadrillen arteko toka lehiaketa egin dute.
Arratsaldean jarraituko du jaiak. 19:30ean karro poteoa izango dute, eta eguna borobiltzeko, Olgetan erromeria eta Dj chama arituko dira Oargin.














