Lazkaoko gazteen jaia, inauteriak agurtzeko
Garai bateko ipuinak kalera atera, eta imajinazioz bete dituzte Lazkaoko kaleak. Inauteri denboraldiko azkena izan da.
Lazkaoko gazteak Amebin. J.T. Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatuta, herriko gazteak inauteriak ospatzen ari dira gaur, azken urteetan ohitura bihurtu den festa tradizionalari jarraipena emanda. Garai bateko ipuinak kalera atera dituzte, eta imajinazioz bete dituzte Lazkaoko kaleak. Goierriko inauteri denboraldia itxiko du.
Eguerdian egin dute mozorroen juntadizoa, Malantza tabernan, eta handik, erdigunean zehar ibili dira. Bazkaria egingo dute orain, Amebin, eta arratsaldean jarraituko du festak. 19:30ean, dj lizarrusti izango da giroa jartzen, eta gauean, berriz, Oihana Begana.













