24. Herrialdeen Eguna ospatu dute Olaberrian
Zazpi lurraldetako ordezkaritza bildu da herriko frontoian: Hego Euskal Herria, Galizia, Gaztela eta Leon, Asturias, Valentzia eta Hego Amerika.
Kulturaldiaren 2026 ekimenaren lehenengo astea amaitzeko, 24. Herrialdeen Eguna ospatu dute Olaberrian. Aurten, zazpi lurraldetako ordezkaritza bildu da herriko frontoian: Hego Euskal Herria, Galizia, Gaztela eta Leon, Asturias, Valentzia eta Hego Amerika. Tradizioa jarraituz, herrialde bakoitzak euren elikagai «tipikoak» prestatu eta eskaini dizkie gerturatu direnei. Datorren urteko 25. urteurrena ospatzeko zerbait berezia antolatzeko asmoa daukatela ere aurreratu dute antolatzaileek.
Festa, ordea, ez da ekitaldi honekin amaituko, eta hilabete osoan zehar eskaintza kultural zabalaz gozatzeko aukera izango da Kulturaldiaren barruan: ardo-dastaketa, Olatz Salvadorren kontzertua, IV. Gazte Festak eta risoterapia tailerra, besteak beste. Zenbait ekintzetarako izena eman edo sarrerak erosi behar dira.













