Goya sari bat Legorretara
Joxe Ramon Soroizek gizonezko aktore onenaren saria irabazi du 'Maspalomas' filmean egindako lanagatik.
Euskarazko hitzaldia eman zuen legorretarrak/ Alberto Estévez / EFE Beste sari bat eskuratu du Jose Ramon Soroiz legorretarrak ‘Maspalomas’ filmean gorpuzten duen Vicente pertsonaiarekin; dagoeneko irabazten duen laugarrena. Donostiako Zinemaldian jaso zuen lehen aitortza, eta ondoren etorri ziren Forque eta Feroz Sariak. Oraingoan, berriz, Goya sarietako gizonezko aktore onenaren aitortza jaso du.
Euskaraz hasi eta euskaraz amaitu zuen legorretarrak oholtzagaineko hitzaldia, eta beste behin, zuzendariei eta senideei eskaini zien saria.













