Mikele Zurutuza legazpiarrak irabazi du aurtengo Lilatoi proba
18 minutu eta 34 segundoko denborarekin helmugaratu da goierritarra.
Mikele Zurutuza izan da helmugaratzen lehena / Iker Azurmendi Inoizko parte-hartzerik handienarekin ospatu da gaur goizean Donostian 36. Lilatoi proba. Guztira 6.500 emakumek hartu dute irteera emakumeen aldeko lasterketan, horien artean goierritar ugarik.
Garaipena Mikele Zurutuza legazpiarrarentzat izan da; 18 minutu eta 34 segundoko denborarekin helmugaratu da lehen postuan.













