Emaneurreren afariko bertsoaldi onenak ikusgai
'Bertsoa.eus' webgunean ikus daitezke otsailaren 6an Ordiziako Tximistan izandako bertso afariko bertsoaldi onenak.
Emaneurre taldeak Ordiziako Tximista sagardotegian antolatutako bertso-afariaren irudi bat. Hitza Umorea nagusitu zen otsailaren 6an Emaneurrek Ordiziako Tximista sagardotegian antolatu zuen bertso afarian. Maialen Lujanbio hernaniarra, Iker Zubeldia zegamarra eta Aratz Igartzabal Potto gabiriarrak aritu ziren kantuan, Igor Egurenen esanetara. Joan den larunbatean Hitzetik Hortzera telebista saioan eman zituzten hainbat pasarte, eta gaur Bertsoa.eus webgunean zabaldu dituzte gau hartako bertsoaldi aipagarrienak. Saio osoa ere ikus daiteke.













