Finalerdietako ligaxkako lehen puntua lortu dute Lasok eta Albisuk
Jaka-Iztueta bikoari 13-22 irabazi diete Iruñeko Nafarroa Arenan. Finalerdietako bigarren partida Altuna III.a-Ezkurdiaren aurka jokatuko dute igandean, Gasteizen.
Jon Ander Albisu, atzo. Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako partidan. Hitza Jon Ander Albisu ataundarrak eta Unai Lasok 22-13 irabazi diete Jaka-Iztuetari Iruñeko Nafarroa Arenan, Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako lehenengo jardunaldian.
Lehen tantoetan parean ibili baziren ere, partidaren bigarren zatian jaun eta jabe izan ziren kantxan, eta partida serioa jokatuta eta kale oso gutxi eginda ligaxkako lehen puntua eskuratu dute. Finalerako hautagai sendoak dira, eta aurreko faseko hamalau partidetatik hamahiru irabaztea ez zela kasualitatea izan erakutsi dute beste behin ere.
- Pilotalekua: Nafarroa Arena (Iruñea)
- Emaitza: Jaka-Iztueta 13-22 Laso-Albisu
- Iraupena: Ordu 1 eta 18 minutu
- Pilotakadak: 697
- Gorriz (Jaka-Iztueta): 6 tanto egin dituzte eta 8 galdu
- Urdinez (Laso-Albisu): 14 tanto egin dituzte eta 7 galdu
Igandean bigarrena Gasteizen
Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu zen larunbatean ligaxkako beste partida, Aspe enpresako bi bikoteen artekoa. Altuna III.ak eta Ezkurdiak 22-16 irabazi zieten Elordi-Zabaleta bikoari. Horrenbestez, ligaxkako lehen partiden irabazleek elkarren aurka neurtuko beharko dituzte indarrak hurrengo partidan. Gasteizko Ogeta pilotalekuan izango da norgehiagoka hori, igandean.
Beste bi bikoteek Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu dute larunbatean.













