Hirugarren hazi trukea, asteartean, Liztormendin
Zeraindarrak hazi trukean, artxiboko irudi batean. ZerainLab ZerainLab elkarteak antolatuta, herritarren arteko hazi trukea egingo dute asteartean, —martxoak 3— Zerainen. Liztormendi elkartean egin dute hitzordua, 19:00etan. Hazi trukaketaz gain, Zeraingo etxeetan egiten diren sagardoak dastatzeko aukera ere izango da aurten. Parte hartuko duten bizilagunei berea eramatera animatu dituzte ZerainLabetik.













