Junior eta kadeteen Extremadurako itzulia irabazi du Naxara Odriozolak
Lehenengo etapa bi minutuko aldearekin irabazi du beasaindarrak, eta bigarrengoan bigarren egin du, itzulia bereganatuta hala.
Naxara Odriozola Navaconcejoko (Extremadura, Espainia) helmugan sartzen.FEDC Naxara Odriozolak junior eta kadeteen Extremadurako (Espainia) itzulia irabazi du joan den asteburuan. Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean jokatu da. Mirat taldeko ziklista junior beasaindarrak lan bikaina egin du. Lehenengo etapako bigarren igoeran ihes egin ondoren bakarrik helmugaratu da Odriozola helmugan, bi minutu eta 25 segundoko aldearekin bigarrenarekiko. Bigarren etapan, Odriozolak bere taldekide Lidia Castrorekin egin du ihes, eta helmugan Castro sartu da aurrena, Odriozola bigarren. Aurreko eguneko emaitzarekin, sailkapen orokorra beasaindarrarentzat izan da.













