Ormaiztegiko irakurleak Itziar Otegi idazlearekin
Otegiren ‘Ezer ez dago utzi nuen tokian’ eleberria izan zuten mintzagai, pasa den asteko hitzorduan.
Pasa den asteartean Itziar Otegi idazlearen bisita jaso zuen Ormaiztegiko irakurle taldeak. Irakurle taldeko zazpi kide hurbildu ziren hitzordura. Oraingoan, gizarte etxeko areto nagusian elkartu ziren eta landutako liburua ‘Ezer ez dago utzi nuen tokian’ izan zen. Ohi bezala, Miriam Luki idazle eta kazetariak gidatu zuen saioa.













