Telmo Etxeberria txirrindulari zumarragarra, bigarren Zarauzko proban
Zatika Oxykor kadete mailako taldeko txirrindulari taldeak atzo hasi zuen denboraldia, Zarautzen. Telmo Etxeberria zumarragarra bigarren postuan sailkatu zen eta Oinatz Idiakez urretxuarra zortzigarren postuan. Etxeberria irabazlearen denbora berean sartu zen helmugara eta Idiakez lau segundora, 20 laguneko tropeltxoan. Larunbat goizean Beasaingo proban parte hartuko dute.













