Larunbatean jokatuko da 33. Arrano Mus Txapelketa
16:30ean hasiko da, eta ordubete lehenago izango da izen-ematea. 50 euro ordaindu beharko dira bikoteko. Lehen saria 2.000 euro dira.
Tolosako Gonzalo eta Jordi Gurrutxaga txapeldunak, Etxarri Aranazko Jon Ansotegi eta Unai Artieda txapeldunordeekin, iaz.Arrano Larunbatean jokatuko da Beasainen 33. Arrano Mus Txapelketa, martxoaren 14an, Arrano Kulturak antolatuta. Lau erregetara, 30 tantotako hiru usteletara izango dira jokoak.
16:30ean hasiko da, eta ordubete lehenago izango da izen-ematea, 15:30ean, Arrano tabernan. 50 euro ordaindu beharko dira bikote bakoitzeko.
Lehenengo saria 2.000 euro eta txapelak dira, bigarren saria 1.000 euro, hirugarrena 500 euro, laugarrena 250 euro, bosgarrena arkume bat, seigarrena ardo kaxa bat, zazpigarrena bi tarta eta zortzigarrena bi Magnum ardo botila. Lehenengo bikote emakumezko edo mistoarentzako saria ere jarri dute: 250 euro.
Arranok gogoratu du epaileen erabakiak eztabaidaezinak izango direla eta ez dela keinurik onartuko.
Iaz, 32. txapelketan, 128 bikotek parte hartu zuten, eta Tolosako Gonzalo eta Jordi Gurrutxaga nagusitu ziren, finala Etxarri Aranazko Jon Ansotegi eta Unai Artiedaren aurka jokatuta.













