Poesia errezitaldi musikatua egingo du Zaldibian Tere Irastortza idazleak
Arantxa Etxeberria soinujolea izango du lagun.
Tere Irastortza poetak eta Arantxa Etxeberria soinujoleak, biak zaldibiarrak, poesia errezitaldi musikatua egingo dute gaur Zaldibiako udaletxeko herri aretoan, Ximurrak xamur adineko emakumeen programaren barruan.













