Segurako gazteek herri festen inguruan hausnartu dute
Segurako gazteak atzo iluntzeko mahai inguruan, Elorri elkartean. Iparra Hegoa Iparra Hegoaren 29. edizioak aurrera darrai Seguran. Aurtengo leloari erreparatuz —Herribestak bizi behar du!— Segurako hainbat kuadrillarako gaztek mahai ingurua egin zuten atzo Elorri elkartean herri festen inguruan hausnartzeko. Jon Telleriak egin zituen moderatzaile lanak.
















