Ampoko txirrindulari gazteak Zumaia, Zegama eta Altsasuko lasterketetan
Ampoko benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutilak larunbatean, Zegaman.Ampo Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz-Ampo taldeak asteburu betea izan du honokoa. Larunbat goizean Zumaian izan ziren junior mailako taldeko txirrindulariak, Joxe Mari Kortaren oroimenezko lasterketan. 82 kilometroko ibilbidea egin ostean, taldekako sailkapenean garaile izan ziren, bigarren taldea 39 segundutara utzita.
Larunbat arratsaldean, benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutilak Zegaman izan ziren. Benjamin mailako mutilen lasterketan Etxahun Jimenez ataundarra bigarren sailkatu zen. Nesketan berriz, Jone Zabaleta zemagarrak irabazi zuen. Alebin mailan, Eneko Telleria itsasondoarrak irabazi zuen eta hirugarren postua, Gari Ormaetxea beasaindarrarentzat izan zen. Infantil mailan, Aiur Goiburuk irabazi zuen eta bigarren Andoitz Zabaleta izan zen, biak zegamarrak.
Igande goizean, Altsasun izan ziren juniorrak 35. Udaberri sarian. 80 kilometroko ibilbidea izan zuten.





















