M17. Greba Orokorra. Urretxu-Zumarragako manifestazioa
Areizaga-Kalebarren plazatik abiatu da Urretxu-Zumarragako manifestazioa.
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitu dute gaurko, gutxieneko soldata hemen erabakitzearen alde eta 1.500 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzeko. Goizean piketeak egin dituzte eta arratsaldean manifestazioa, Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuta. Ehunka lagunek parte hartu dute manifestazioan.














