Aste Santuko VII. Futbol Teknifikazio Kanpuserako izen-ematea ireki dute
Martxoaren 30 eta 31 eta apirilaren 1ean izango da lehen zatia, eta bigarrena apirilaren 7tik 10era. Martxoaren 27a da izena emateko azken eguna.
Beasain KE-ren lehen taldea entrenamendu batean, artxiboko irudian.Aimar Maiz Aste Santuko VII. Futbol Teknifikazio Kanpusa jarri du martxan Beasain Kirol Elkarteak, eta izen-ematea ireki du. Bi zatitan banatu dute: lehen zatia martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean izango da, eta bigarrena apirilaren 7an, 8an, 9an eta 10ean. 09:00etatik 13:00etara izango da kanpusa egun horietan guztietan. Haurtzaindegi zerbitzua jarriko dute 08:30etik 09:00etara eta 13:00etatik 13:30era.
Hiru egun, lau egun edo zazpi egun aukeratu dezakete interesa dutenek. Hiru eguneko prezioa 60 eurokoa da, lau egunekoa 80 eurokoa, eta zazpi egunekoa 130 eurokoa. Martxoaren 27a izango da izena emateko azken eguna. Beasainke.com webgunean eman behar da izena, kanpus atalean.













