'Bidasoatik harago', Arriaranen apirilaren 18an
Bazkarirako tiketak apirilaren 13ra arte eskuratu daitezke, 30 euroan, Intxaurpen eta Azurmendi harategian.
Xabi Solano eta Jon Garmendia Belauntzan egindako emanaldian.28Kanala Arriarango Intxaurpe Elkarteko kultura lantaldeak antolatuta, Bidasoatik harago emanaldia eskainiko dute Jon Garmendiak eta Xabi Solanok Intxaurpen, apirilaren 18an. Aurrena, Aulki hutsak betetzen mahai ingurua izango da, 12:00etan, eta 13:00etan hasiko da Garmendia eta Solanoren emanaldia.
14:30ean bazkaria egongo da. Bazkarirako tiketak apirilaren 13ra arte eskuratu daiteke, 30 euroan, Intxaurpen eta Azurmendi harategian. Bazkalostean Iker Sukia eta Peio Urdangarin trikitilariak ariko dira.













