Gazta Azokan artisau postua jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik, Idiazabalen
Apirilaren 12ra arteko epea dago eskaerak aurkezteko; azoka maiatzaren 2 eta 3an izango da aurten.
Idiazabalgo Udalak antolatutako Gazta Azokaren aurtengo ekitaldia maiatzaren 2 eta 3an ospatuko da. Ohi bezala, gaztagileen salmenta postuez gain, artisauen azoka jarriko da herriko kaleetan. Bertan postua jartzeko interesa duten artisauek dagoeneko egin dezakete eskaera. Horretarako, eskaera-orria bete eta erregistratu behar dute udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Ez da onartuko posta elektronikoz egindako eskaerarik.
Eskaerarekin batera, honako dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute:
- Nortasun Agiriaren kopia
- Jarduera ekonomikoan alta emanda egotearen ziurtagiria
- Ogasunean eta Gizarte Segurantzan zorrik ez izatearen ziurtagiriak
- Elikagaiak saltzeko baimena ematen duen osasun agiria
- Produktuen argazkiak
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 12ra arte egongo da zabalik, eta esleitutako postuen zerrenda apirilaren 27an jakinaraziko da.













