Liztor asiarraren aurkako kanpainarekin bat egin du Idiazabalgo Udalak
Liztor asiarraren aurkako tranpak jartzeko kanpaina abian da eta maiatzaren 31ra arte izango dira eskuragarri Idiazabalgo udaletxean.
Idiazabalgo Udalak liztor asiarraren aurkako tranpak jartzeko kanpainarekin bat egin du, aurten ere. Horretarako, udalak tranpak jartzeaz gain, herritarrak ere tranpak jartzera animatu nahi ditu, EVA motako tranpa selektiboak eskuragarri jarriz.
Tranpaketa kanpainan parte hartzea erabakitzen duen herritarrak ondorengo erantzukizuna izango du.
-Tranpak baimenean adierazitako epe barruan soilik egongo dira jarrita (martxoaren 9tik maiatzaren 31 arte) eta hau bukatu bezain pronto erretiratuko dira.
-Tranpa guztiak astero begiratu beharko dira, likido erakargarria berritu eta bertan eroritako intsektuen kontaketa gauzatuz. Kontaketa horretan liztor asiarraz gain kabro liztorra eta liztor arrunta bereiztea oso garrantzitsua izango da.
-Kanpaina bukatzen denean, asteroko kontaketaren datuak landa@idiazabal.eus helbidera edo 667205109 zenbakira bidaliko dira.













