Urretxuko Smartlog Nest Cycling Team taldearen aurkezpena
Gaur arratsaldean Smartlog Nest Cycling Team 23 urte azpikoen txirrindulari taldea aurkeztu dute Urretxun. Egitasmo berezia da, gazteen garapen integrala baitu helburu. Horretarako, txirrindularitza ikasketekin edo lanarekin uztartzeko aukera emango diete eta beharrezko baliabide guztiak eskainiko dizkiete. Taldean Goierriko lau txirrindulari daude: Hodei Salaberria (Urretxu, 2007), Adur Arrizabalaga (Zegama, 2006) eta Ethan Cabanillas (Segura, 2006). Taldeko zuzendaria Jon Odriozola txirrindulari ohia da.
Smartlog barne logistikako prozesuak optimizatzeko eta automatizatzeko soluzio eta zerbitzuetan espezializatutako ingeniaritza enpresa bat da.













