Olaberriko IV. Gazte Festak ospatuko dituzte asteburuan
Trikipoteoa eta bertso afaria dituzte bihar; kontzertuak, etzi. Larunbat iluntze-gauerako autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte.
Olaberriko III. Gazte Festetako bertso-afariaren irudia. Hitza Laugarrenez antolatu ditu Gazte Festak Olaberriako Gazte Taldeak. Ostiralean, martxoaren 20ean emango diote jaiari hasiera, 19:30ean. Egitarau zabala dago astebururako antolatuta Olaberrian. Ostiralean, 19:30ean trikipoteoa egongo da Iñaki Larrañaga eta Imanol Insausti trikitilariekin, eta ondoren bertso afaria Mikel Etxezarreta, Aratz Igartzabal eta Iker Zubeldiarekin. Jarraian trikitilariek giroa alaitzen jarraituko dute.
Larunbatean dago ekintza eskaintza handiena. Poteo herrikoiarekin hasiko da eguna, 12:00etan. Txozna 18:30ean irekiko dute, eta jarraian sagardo dastaketa egongo da. Elektrotxufla elektrotxaranga giroa jartzen ibiliko da, 19:00etatik aurrera. Kontzertu eskaintza ere egongo da, 23:00etatik aurrera: Leihotikan, Trikidantz eta Oihana Begana DJa arituko dira.
Igandean, 17:00etan, herria txukuntzeko hitzordua izango dute, eta horrela Gazte Festei amaiera emango diote.
Gaueko autobusa
Gazte Festak direla eta autobus zerbitzu berezia egongo da larunbat iluntze-gauean, inguruko herrietako jendea Olaberriara gerturatzeko.
Joateko 18:00etan eta 22:30ean autobusak izango dira, martxoaren 21ean, larunbatean. Olaberriatik itzultzeko aukera 02:00etan eta 05:00etan egongo da, martxoaren 22an, igande goizaldean. Autobusak Ordizia, Beasain eta Lazkaotik igaroko dira.












