Play-offetara begira jarraitzen du Ordiziak
Igandean Cienciasen kontra jokatuko du, Sevillan.
Ampo Ordiziaren eta La Vilaren arteko partida baten irudia, iazko irailekoa. Lide Egizala Galtzaileen ligako sailkapenean lider doa Ampo Ordizia, joan den asteburuko partida irabazi ondoren. Azken asteetako dinamika txarrari buelta ematea lortu zuten goierritarrek. UE Santboiana taldea izan zuten aurkari, eta 30-11 gailendu ziren, Altamiran. Zazpigarren postuan dira orain, 23 punturekin, baina puntu bakarrera dute asteburu honetako aurkaria: Ciencias Sevilla, 22 punturekin; azken bi partidak galdu baditu ere, aurkari sendoa izango da ordiziarrentzat.
Play-offetara begira lanean jarraitzen du Ordiziak, baina horretarako, asteburuko garaipena beharrezkoa izango du. Igandean lehiatuko dira, etxetik kanpo, Sevillan, eguerdiko 12:00etan. Errugbi elkarteak partida zuzenean jarraitzera gonbidatu ditu herritarrak, Bakarrik gutxi, elkarrekin dena lelopean.
Play offerako aukera
Bost talde ari dira lehian orain, galtzaileen ligan, eta maila nahiko bertsua dago talde guztien artean. Ez, ordea, jokoan dutena. Sailkapenaren zazpi eta zortzigarren postuan geratzen direnek irabazleen ligan geratu diren gainontzeko talde guztiekin batera play offa jokatzeko aukera izango dute, eta azken bi postuetan geratzen direnak zuzenean bigarren mailara jaitsiko dira. Bederatzigarren postuan geratzen denari, berriz, lehiatzeko aukerak bukatuko zaizkio.












