Aizkorri mendizale elkarteak irteera hezitzailea antolatu du Ataungo Domora
Martxoaren 29an izango da eta Olatako bira izenez ezagutzen den ibilaldia egingo dute.
Ataungo Domoaren ikuspegi bat. Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak irteera hezitzaile bat antolatu du Ataungo Domora. Martxoaren 29an izango da, eta egun horretan bertan tren geltokian gelditu Ataun alderako autobusa hartzeko.
Martxoaren 26an, 19:00etatik 20:00etara, elkartean egongo dira zuzendaritzako irteeran parte hartu nahi dutenen izena hartzeko. Telefonoz (616 310 535) eta emailez (mendia@aizkorrime.eus) ere eman daiteke izena.
Olatako bira izenez ezagutzen dute ibilaldi hori Ataunen, eta bi ordu inguruan egiteko modukoa da.














