‘Osinalde’ ezkiotarra eta Pikabea prest dira biharko apusturako
Zumarragako Beloki pilotalekuan da aizkora-jokoa, bihar 18:00etan hasita. Sarrera 25 euro da, eta telefonoz egin daiteke erreserba.
Unai Etxeberria 'Osinalde' ezkiotarra eta Igon Pikabea hernaniarra, entrenamendu batean. Hitza Desafioari heldu, eguna jarri eta ahalik ondoen prestatu ondoren, iritsi zaie lehenengo apustuaren eguna Unai Etxeberria Osinalde ezkiotarrari eta Igoin Pikabea ereñotzuarrari. Bikotekako aizkora apustua bihar, larunbata, Zumarragan jokatuko dute, Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide lehengusu etxarriarren aurka.
Beloki pilotalekuan da aizkora-jokoa, bihar 18:00etan hasita. Sarrera 25 euro da, eta telefonoz eros daitezke (688 634 167). Frontoiaren barreneko La Salle-Legazpi eskolako jolastokia irekita egongo da, autoak aparkatu ahal izateko.
Bikoteek kanaerdiko 20na enbor ebakiko dituzte. 4.000 euro jokatu du alde bakoitzak. Urtarrilaren 2an itxi zuten tratua, Etzegarateko Alai jatetxean. Erdoziak eta Oiarbidek irratitik bota zuten desafioa, 23 urtez azpiko edozeinentzat. Osinaldek eta Pikabeak onartu, eta Joxe Ugartebururekin prestatu dute.













