Lorez eta kolorez jantzi da Segura
Guztira 36 postu egon dira, landareez gain, baita artisau eta janari salpostuak ere. Eguraldia lagun, jendetza bildu da azokara.
Lore eta landare postu bat, Seguran. Urtaro berrian sartzearekin batera, Udaberriko Loreen eta Landareen 24. Azoka egin dute Seguran, goiz eta eguerdi partean. Udalak eta Azoka Batzordeak antolatu du aurten ere ekimena. Eguraldia lagun, jendetza bildu da azokara eta giro paregabea nagusitu da Segurako plazan.
Guztira 36 postu egon dira, landareez gain, baita artisau eta janari salpostuak ere. Bestalde, azalpen teknikoak plazaratzeko eta adituen jakintzak entzuteko tokia ere izan da. Josu Osa frutazainak fruta-arboletarako txerto mota batzuk erakutsi ditu; ekosistema naturalak sortzeko eta indartzeko Eusko Jaurlaritzaren Aztertu programaren berri ere zabaldu dute; eta haurrei zuzenduta, zeramikazko txarroak egiteko eskulan txokoa ere jarri dute.
Ardixarran erakusketa
Lore Azoka Taldeak Giza habitat ezkutatua erakusketa antolatu du Ardixarra museo-etxean. Martxoaren 26ra arte egongo da ikusgai.













