Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzu berezia jarriko du Zeraingo Gazte Festetarako
Zerbitzu berezia martxoaren 28an izango da, larunbata. Zegamatik eta Seguratik Zerainera gerturatzeko autobusak jarriko dituzte.
Zeraingo Gazte Taldeko kideak Andra Mari jaietan pregoia irakurtzen, artxiboko irudian. Tere Madinabeitia Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu berezi bat jarriko du datorren martxoaren 28an, Zeraingo Gazte Festak direla eta, hala nahi dutenek jai hauetaz modu “jasangarri, eroso eta seguruan” gozatu dezan.
Azahara Dominguez diputatuak adierazi duenez, zerbitzu hau 17:30ean abiatuko da Zegamako plazatik eta geldialdia egingo du Segurako plazan, 17:40an. 17:50ean iritsiko da Zerainera.
“Goierriko herritarrek jai hauetaz ahalik eta modu jasangarrienean, erosoenean eta seguruenean gozatu ahal izatea nahi dugu, horregatik, beste batzuetan egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu”, adierazi du diputatuak eta azpimarratu du “horrelako jaietan garraio publikoaren zerbitzua indartzeak segurtasun plus oso garrantzitsua dakarrela, batez ere gazteenentzat”. Halaber, azpimarratu du garrantzitsua dela “udalerri txikiek kalitatezko garraio publikoko zerbitzua izatea, desberdintasunak murriztea eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetzen baitu”.
Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.













